Azken hamarkadetan gizarteak jasan dituen aurrerapenekin bat ez datorren hiria dugu Venezia. Mundu guztian zehar, errepideak, azpiegiturak... hobetzen doazen bitartean, Venezian,betidanik ur kanal artean bizi dira. Baina ez al da ba hori Veneziaren xarma? Zerk egiten du ba Venezia beste hirietaz ezberdina?
Hiria hilda dagoela? Hilda egotea baino, azken arnasak ematen hari den hiria dela iruditzen zait.
Orain dela urte batzuk hiria bixitatzeko aukera izan nuen. Eta bertan eduki nuen inpresioa uste baino kaxkarragoa izan zen.
Argazkietan milaka aldiz ikusitako kale, kanal, eraikinak... egoera latz batean zeudela antzeman genuen bertaratu ginen guztiok. Hiriaren ikono diren lau puntu garrantzitsu kenduta, hiri guztia, zahartuta, erdi erorita zegoen. Kanalek kiratsa botatzen zuten, eraikin abandonatu asko aurkitu genituen...
Hiriak, erreforma gogor bat behar du. Gaixotasun latz horren eskuetatik ihes egiten lagunduko dion erreforma bat izan beharko da. Aurkitzen garen ekonomia egoeran ilun ikusten da horrelako zerbait. Hala eta guztiz ere, hiria, pertsonek osatzen dute. Eta azkeneko pertsona Veneziatik irten arte hiria ez da hilda egongo. Noiz izango den hori? 10, 20, 100 urtetara? Inork daki. Egia dena da, bada ezpada ere orain dela hiri hori bisitatzeko garaia.
Agian hemendik urte batzutara, gutako norbait Veneziako hirian lanean diardu, hiri hori, bere historiarekin batera gure pentsamenduetan gera ez dadin burrukan.
domingo, 22 de septiembre de 2013
sábado, 21 de septiembre de 2013
Cielo sobre Berlín (Der Himmel über Berlin) - Wim Wenders.
Historian zehar, oztopo izan dira hormak. Kasu honetan, 1989an eraitsi zuten Berlineko horma eta hiri honetako biztanleei egingo dio erreferentzia filmak. Bi aingeru protagonista hartuz. XX.mende erdialdetik aurrera Berlinek izan duen bizimoduaren isla izango da. Eta garai hori ezagutu ezin genuenoi hiriaren beste ikuspuntu bat edukitzera eramaten gaitu.
Bere erorketarekin batera sinbolo mundial bilakatu da horma. Askatasunaren sinbolo da.
Egun, Berlineko hormek ez dute hiria bitan zatitzen, bi “hiriak” atzean utzitako historiagatik batu egiten dituela esan daiteke. Historia errepika ez dadin, oroimenean mantenduz.
4 metro garaierako horma hau, pintore, graffiti zale askoren lienzoa izango da. Kaleko artearen eta moda ezberdinen erakustoki bilakatu delarik.
Aipamen berezia, Otto Sander aktoreari, filmeko bi aingeruetako bat, aste honetan bertan hil baita.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)