viernes, 29 de noviembre de 2013
viernes, 22 de noviembre de 2013
viernes, 8 de noviembre de 2013
domingo, 3 de noviembre de 2013
Boterea irudikatzeko sinboloak
"Denboraren joan-etorriarekin aldatu egin dira hirietako arkitektura ereduak, eta arabiar herrialdeetako hiri nagusiak dira aldaketa horien lekuko nagusiak. 2010. urtea abiatzearekin batera inauguratu zuten Burj Khalifa etxe orratza Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan: Dubain. Hori da munduko eraikinik garaiena, 828 metrorekin eta 163 solairurekin. Ia sei urteko lanaren emaitza izan zen, eta 4.000 milioi dolarreko kostua izan zuen. Mendebaldeko turismoa erakartzeko asmoan petrodolarrak xahutzeko krisirik ez dute, ageri denez.
Askoren ustez hirietako munstroak dira eraikinok, baina turistentzat eta bisitarientzat hirietako erakargarritasunik handiena bihurtu dira etxe orratzak. New Yorkeko Dorre Bikien silueta zen hiriaren osagairik bereizgarriena, 2001eko irailaren 11n Ameriketako Estatu Batuetako hiriburu ekonomikoaren zeruertza umezurtz geratu zen arte.
New Yorkek zuen hutsune horren jakitun, munduko skyline ikusgarrienetako batzuk bildu dituzte azken urteetan Asiako hirietan. Altuerari erreparatuz gero, Saudi Arabian dago, Meka hirian, etxe orratzik garaienetan bigarrena: Abraj Al Bait, 601 metrorekin eta 95 solairurekin. Iaz inauguratu zuten eta elkarri lotutako zazpi eraikinek osatzen dute. Dorrerik altuenak ditu 601 metro, antena aintzat hartuta. Horien aurrean txiki geratu dira Malaysiako Petrona dorreak edo Taiwango Taipei 101 erraldoia.
Non dute muga etxe orratzek? Galderak ez du erantzun garbirik, oraingoz. Ezin da amaigabeko gauza bat izan; eraikuntzak beti ditu ezintasunak, eta mugak. Baina dagoeneko mila metroko dorreak eraikitzeko hiru egitasmo abiatu dituzte Dubain, Saudi Arabian eta Kuwaiten. Gauzatuz gero, txiki utziko dute Burj Khalifa."
Berria aldizkaritik ateratako artikulua.
MUROS Y FANTASMAS (THE GRAY WALL)
La profanación del muro revive la ciudad. Bat natorren testuaren ideia nagusia esaldi bakar batean
laburbiltzen da.
Graffitia, kriminalizazio eta orden falta batekin konparatu izan da azken
hamarkadetan. Hala ere, errealitatea ez
dator bat honekin. Graffitien arteak, nortasun ezberdin bat ematen die kaleei.
Nahiz eta hirietan pintura hauek borratzera jo. Oso aberatsa den kultura bat
izango da honako hau. Horma zuri, isil, tristeak; kolore eta bizitzaz betetzen
baititu. Ez al gara ba gero museoetara
joaten pinturak ikustera? Aberastu ditzagun gure hiriak, espresio mota ezberdin
honen bitartez.
Graffitien artean azken
urte hauetan, ezagun egin da Bansky. Street
art-aren britainiar artista honek. Hainbat hiri ingeles naiz estatu
batuarretan egin ditu ezagutzera bere obrak. Protesta zentzu bat izango duten
obrak izango dira. Kaleko jendearentzat erakargarri badira ere. Kargu altuko
edo kaleko beste hainbat graffiti egile aurka azaldu zaizkio.
Bere obrek, hirietan aldaketa txikiak eragin badituzte ere.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)