domingo, 3 de noviembre de 2013

Boterea irudikatzeko sinboloak


"Denboraren joan-etorriarekin aldatu egin dira hirietako arkitektura ereduak, eta arabiar herrialdeetako hiri nagusiak dira aldaketa horien lekuko nagusiak. 2010. urtea abiatzearekin batera inauguratu zuten Burj Khalifa etxe orratza Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan: Dubain. Hori da munduko eraikinik garaiena, 828 metrorekin eta 163 solairurekin. Ia sei urteko lanaren emaitza izan zen, eta 4.000 milioi dolarreko kostua izan zuen. Mendebaldeko turismoa erakartzeko asmoan petrodolarrak xahutzeko krisirik ez dute, ageri denez.

Askoren ustez hirietako munstroak dira eraikinok, baina turistentzat eta bisitarientzat hirietako erakargarritasunik handiena bihurtu dira etxe orratzak. New Yorkeko Dorre Bikien silueta zen hiriaren osagairik bereizgarriena, 2001eko irailaren 11n Ameriketako Estatu Batuetako hiriburu ekonomikoaren zeruertza umezurtz geratu zen arte.

New Yorkek zuen hutsune horren jakitun, munduko skyline ikusgarrienetako batzuk bildu dituzte azken urteetan Asiako hirietan. Altuerari erreparatuz gero, Saudi Arabian dago, Meka hirian, etxe orratzik garaienetan bigarrena: Abraj Al Bait, 601 metrorekin eta 95 solairurekin. Iaz inauguratu zuten eta elkarri lotutako zazpi eraikinek osatzen dute. Dorrerik altuenak ditu 601 metro, antena aintzat hartuta. Horien aurrean txiki geratu dira Malaysiako Petrona dorreak edo Taiwango Taipei 101 erraldoia.

Non dute muga etxe orratzek? Galderak ez du erantzun garbirik, oraingoz. Ezin da amaigabeko gauza bat izan; eraikuntzak beti ditu ezintasunak, eta mugak. Baina dagoeneko mila metroko dorreak eraikitzeko hiru egitasmo abiatu dituzte Dubain, Saudi Arabian eta Kuwaiten. Gauzatuz gero, txiki utziko dute Burj Khalifa."

Berria aldizkaritik ateratako artikulua. 

MUROS Y FANTASMAS (THE GRAY WALL)




La profanación del muro revive la ciudad. Bat natorren testuaren ideia nagusia esaldi bakar batean laburbiltzen da.
Graffitia, kriminalizazio eta orden falta batekin konparatu izan da azken hamarkadetan.  Hala ere, errealitatea ez dator bat honekin. Graffitien arteak, nortasun ezberdin bat ematen die kaleei. Nahiz eta hirietan pintura hauek borratzera jo. Oso aberatsa den kultura bat izango da honako hau. Horma zuri, isil, tristeak; kolore eta bizitzaz betetzen baititu.  Ez al gara ba gero museoetara joaten pinturak ikustera? Aberastu ditzagun gure hiriak, espresio mota ezberdin honen bitartez.



Graffitien artean azken urte hauetan, ezagun egin da Bansky. Street art-aren britainiar artista honek. Hainbat hiri ingeles naiz estatu batuarretan egin ditu ezagutzera bere obrak. Protesta zentzu bat izango duten obrak izango dira. Kaleko jendearentzat erakargarri badira ere. Kargu altuko edo kaleko beste hainbat graffiti egile aurka azaldu zaizkio.
Bere obrek, hirietan aldaketa txikiak eragin badituzte ere.
 




martes, 1 de octubre de 2013

TURISMO: la mirada canibal


"Turismo y emigracion constituyen dos formas diferentes de desplazamiento politico en el espacio."

Testutik ateratako esaldi honek atentzioa deitu dit. Bi desplazamentu formen zergatian sartu beharko litzateke esaldi hau ondo ulertzeko. Egia da bai biak desplazamentuak direla, baina turismoa, dirudunen gutizia bat den bitartean,  emigrazioa behar batzuei erantzuna ematen saiatzen da.

Yaguine Koita eta Fodé Tounkarak, beraien etsipen sakonenetik abiatuta, bizitza galdu zuten aldetik, ezin da, bidaian afrikara joan eta errepideak gaixki aurkitu dituzten turisten etsipenarekin alderatu. Errespetu falta bat izango zen.

Hala ere, ez zait gustatu testuak egiten duen banaketa.
Mendebaldeko kulturak besteak baino gorago dauden sentsazioa transmititu dit. Generalizazio horiek ekiditu egin beharko lirateke.
Mendebaldean ere, egoera latzetan bizi diren pertsonek, maletak egin eta beste estadutara joaten hasi baitira. Lan bila.

Orain dela urte batzuk txuriz ikusten zena, gaur egun, beltz bilakatzen ari baita. 

Azkenik, esan nahiko nuke, azken hamarkadetan egin diren aurrerapenen ondorio argi bat direla turismo eta emigrazioa. Biak ahalbideratzen diren tresnak direla eta.
Jende askoren lana turismoan oinarrituta dago. Gure bizitzan, geroz eta garrantzia handiagoa duen gaia da hau. Hala ere, nork zihurtatzen digu, hemendik hamar urtetara gu ere emigrante izango ez garenik?






 

domingo, 22 de septiembre de 2013

"DE LA UTIIDAD Y LOS INCONVENIENTES DE VIVIR ENTRE ESPECTROS"

Azken hamarkadetan gizarteak jasan dituen aurrerapenekin bat ez datorren hiria dugu Venezia. Mundu guztian zehar, errepideak, azpiegiturak... hobetzen doazen bitartean, Venezian,betidanik ur kanal artean bizi dira. Baina ez al da ba hori Veneziaren xarma? Zerk egiten du ba Venezia beste hirietaz ezberdina?

Hiria hilda dagoela? Hilda egotea baino, azken arnasak ematen hari den hiria dela iruditzen zait. 

Orain dela urte batzuk hiria bixitatzeko aukera izan nuen. Eta bertan eduki nuen inpresioa uste baino kaxkarragoa izan zen.
Argazkietan milaka aldiz ikusitako kale, kanal, eraikinak... egoera latz batean zeudela antzeman genuen bertaratu ginen guztiok. Hiriaren ikono diren lau puntu garrantzitsu kenduta, hiri guztia, zahartuta, erdi erorita zegoen. Kanalek kiratsa botatzen zuten, eraikin abandonatu asko aurkitu genituen...



Hiriak, erreforma gogor bat behar du. Gaixotasun latz horren eskuetatik ihes egiten lagunduko dion erreforma bat izan beharko da. Aurkitzen garen ekonomia egoeran ilun ikusten da horrelako zerbait. Hala eta guztiz ere, hiria, pertsonek osatzen dute. Eta azkeneko pertsona Veneziatik irten arte hiria ez da hilda egongo. Noiz izango den hori? 10, 20, 100 urtetara? Inork daki. Egia dena da, bada ezpada ere orain dela hiri hori bisitatzeko garaia.
Agian hemendik urte batzutara, gutako norbait Veneziako hirian lanean diardu, hiri hori, bere historiarekin batera gure pentsamenduetan gera ez dadin burrukan.

sábado, 21 de septiembre de 2013

Cielo sobre Berlín (Der Himmel über Berlin) - Wim Wenders.



 Historian zehar, oztopo izan dira hormak. Kasu honetan, 1989an eraitsi zuten Berlineko horma eta hiri honetako biztanleei egingo dio erreferentzia filmak. Bi aingeru protagonista hartuz. XX.mende erdialdetik aurrera Berlinek izan duen bizimoduaren isla izango da. Eta garai hori ezagutu ezin genuenoi hiriaren beste ikuspuntu bat edukitzera eramaten gaitu. 

Bere erorketarekin batera sinbolo mundial bilakatu da horma. Askatasunaren sinbolo da.
Egun, Berlineko hormek ez dute hiria bitan zatitzen, bi “hiriak” atzean utzitako historiagatik batu egiten dituela esan daiteke. Historia errepika ez dadin, oroimenean mantenduz.
 
4 metro garaierako horma hau, pintore, graffiti zale askoren lienzoa izango da. Kaleko artearen eta moda ezberdinen erakustoki bilakatu delarik.





Aipamen berezia, Otto Sander aktoreari, filmeko bi aingeruetako bat, aste honetan bertan hil baita.