martes, 1 de octubre de 2013
TURISMO: la mirada canibal
"Turismo y emigracion constituyen dos formas diferentes de desplazamiento politico en el espacio."
Testutik ateratako esaldi honek atentzioa deitu dit. Bi desplazamentu formen zergatian sartu beharko litzateke esaldi hau ondo ulertzeko. Egia da bai biak desplazamentuak direla, baina turismoa, dirudunen gutizia bat den bitartean, emigrazioa behar batzuei erantzuna ematen saiatzen da.
Yaguine Koita eta Fodé Tounkarak, beraien etsipen sakonenetik abiatuta, bizitza galdu zuten aldetik, ezin da, bidaian afrikara joan eta errepideak gaixki aurkitu dituzten turisten etsipenarekin alderatu. Errespetu falta bat izango zen.
Hala ere, ez zait gustatu testuak egiten duen banaketa.
Mendebaldeko kulturak besteak baino gorago dauden sentsazioa transmititu dit. Generalizazio horiek ekiditu egin beharko lirateke.
Mendebaldean ere, egoera latzetan bizi diren pertsonek, maletak egin eta beste estadutara joaten hasi baitira. Lan bila.
Orain dela urte batzuk txuriz ikusten zena, gaur egun, beltz bilakatzen ari baita.
Azkenik, esan nahiko nuke, azken hamarkadetan egin diren aurrerapenen ondorio argi bat direla turismo eta emigrazioa. Biak ahalbideratzen diren tresnak direla eta.
Jende askoren lana turismoan oinarrituta dago. Gure bizitzan, geroz eta garrantzia handiagoa duen gaia da hau. Hala ere, nork zihurtatzen digu, hemendik hamar urtetara gu ere emigrante izango ez garenik?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario