miércoles, 26 de marzo de 2014

ESPAZIO PUBLIKO MULTIFUNTZIONALAK




Proiektu ikusgarriak alde batera utzita, batzuk oso onak, besteak ez hainbeste. 3 adibide ezberdin ekarri ditut.
Adibide guztiek, gauza bat edukiko dute amankomunean: erdigunea hutsik aurkituko da.  Garrantzizkotzat jotzen dut, espazio publikoek, gune ireki huts bat edukitzea. Haurren jolaserako, jende pilaketetako  (kontzertuak, manifestazioak …),  merkaturako edo behin edo behin autoen aparkalekurako.
Espazio publiko honek funtziona dezan, aktibitatea sartu beharko zaio. Aktibitate hori, inguruan ezarri beharko da. Gunea itxi eta inguratuz. Bertan ezarriko diren elementuek, espazioa besarkatu beharko dute. Inguratze honen parte izango dira, eliza eta gaztelua. Honez gain, adin guztietako jendea erakartzeko estimua eduki beharko du.  
Munduan zehar, oso ondo funtzionatzen duten eta beti jendez beteta aurkitzen diren espazio publikoak izango dira ondorengoak. Ez dira berriak, baina, modaz pasatzen ez diren espazioak izango dira.  Inguruan, mugimendu asko edukiko dute. Mugimendu horri erantzun bat emanez, plazak, egoteko gune bilakatuko dira. 


Piazza del Campo -Siena-



 Oude markt -Leuven-


Times Square -NY-







 

No hay comentarios:

Publicar un comentario